Ekialdeko Nafarrera euskalkiak bi euskalki ditu barne: zaraitzuera, Zaraitzun, eta erronkariera, Erronkarin. Bi herrialde hauek Nafarroan daude, mendialdean .
Hala ere, biak XX. mendean desagertu ziren, eta jadanik gaur desagertutzat ematen dira.
Inguru menditsu horietako biztanleek herri txikietatik alde egitea erabaki zuten, hegoaldeko bailaran behin-betiko finkatzeko, klimak eta bizi-baldintza gogorrak zirela eta.
Erronkariko artzain askok urtean behin, udaberri aldera, bardeetara jaisten ziren milaka ardiekin urteko hilabeterik epelenak hegoaldean igarotzeko.
Aldea zegoen Nafarroako piriniotako klima eta Ebro ibaiak edo Iruñeako hiriak berak opatzen zituzten klimen artean.