ERRONKARIERA

Erronkariera, Erronkariko ibarrean hitz egiten zen euskalkia da. 1998.urtetik aurrera, Koldo Zuazo filologoak egindako sailkapenari begira, Erronkariko euskara ekialdeko nafarrera deritzon euskalkiaren barruan sailkatuta dago.
Gaur egun, erronkariera galduta dagoela esan dezakegu, 1991. hil baitzen. Fildela Bernat, erronkariera hitz egiteko gai izan zen azken pertsona da.
XIX.mendearen erdialdean jada desagertzen hasi zen eta XX. mendearen bukaera heldu zenean guztiz itzali zen. Lurralde honetako kokapen geografikoari begira, garrantzia handia izan zuela dakigu, nortasun berezia eman ziolako Erronkariko hizkerari, eta lau aldaera bereiz ditzakegu: Bidankozekoa, Urzainkiko, Izabakoa eta Uztarrozekoa.