Louis Lucien Bonaparte Grimley, Erresuma Batuan 1813ko urtarrilaren 13an jaio zen. Napoleon Bonaparteren iloba zen. Filologoa eta politikoa zen. Bonaparte oso bidaiaria zen, eta ia mundu osoa ezagutu zuen. Euskal Herrira bost bidaia egin zituen baina ez ziren turismo bidaiak izan, txango linguistikoak baizik. Bere lanetatik, nabarigarriena euskalkien sailkapena da. 1863 urtean argitaratu zuen eta lan horretan 8 euskalki bereizten ditu; bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko eta hegoaldeko goi-nafarrera, lapurtera, zuberera, ekialdeko eta mendebaleko behe-nafarrera. 1891ko azaroaren 3an hil zen Fanon, Italia.