Zaraitzuko euskalkia da. Koldo Zuazok egindako euskal dialektoen sailkapenaren arabera, ekialdeko nafarrera deritzon euskalkiaren barruan sartzen da.
XX. mendearen hasieran Zaraitzuko herri guztietan hitz egiten zen zaraitzueraz.
Erronkarin gertatu zen moduan, Zaraitzuko hizkera galdu egin zen eta euskalki hau ama hizkuntza bezala izan zuten azken pertsonak Pedro Juan Zoco (93 urte), Otsagabian, eta Mari Cruz Esarte (86 urte), Jaurrietan, izan ziren.
Ia ez daude Zaraitzueraz idatzitako literatura lanak, eta dauden bakarrak erlijioaren ingurukoak dira.